Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eskemek nerabeen depresio sintomen agerpena iragartzen dute inferentzien bidez

Estibaliz Mateos Pérez, E. Calvete, B. Hankin

  • Ikerketa honek nerabezaroan agertzen diren depresio sintomen modelo etiologiko bat aztertu zuen,zeinak eskemek (Young, 1999) depresio sintomen agerpena inferentzien (Abramson, Metalsky, etaAlloy, 1989) bitartez iragartzen dutela dioen. Zehazki ikerketa honetan eskema interpertsonalekinferentzia sozialen bitartez depresio sintometan duten zeharkako eragina ebaluatu zen. Baitaautonomia eskemek errendimendu inferentzien bitartez sintoma horietan duten zeharkako eragina ere.Eskema interpertsonalek depresio sintometan inferentzia sozialaren bidez eragiten dutela aurkitu zen.Gainera, autonomia eskemek 2. denborako erredimendu inferentziak iragartzen zituzten, bainaerredimendu inferentzia hauek ez zituzten 3. denborako depresio sintomak iragarri. Autonomiaeskemek, ordea, 3. denborako depresio sintomak iragarri zituzten


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus