Jose Ignacio Villate Navarro, J. Zárate, G. Puras, M. Agirre, E. Ojeda, José Luis Pedraz Muñoz
Alzheimer gaitza da neuroendekapenezko gaixotasun ugariena adineko pertsonen artean, eta gauregun ez dago horri aurre egiteko tratamendu eraginkorrik. Hala ere, zientzia komunitatea estrategiaitxaropentsuak ari da garatzen, eta horietako bat da faktore neurotrofiko eta angiogenikoen erabilera.Faktore horiek terapia genikoaren bidez garuneko zeluletan txerta daitezke tokiko ekoizpen iraunkorralortzeko. Bektore ez-biralak aukera egokia izan daitezke interesatzen zaizkigun faktoreak kodifikatzendituzten plasmidoak garunera bideratu eta bertako zelulak transfektatzeko. Gainera, berrikiargitaratutako datuek iradokitzen dute bektore ez-biralak sudur barneko bidetik (eman bide ezinbaditzailetik) helarazi daitezkeela garunera. Beraz, eskuartean dugun proiektuak bide berritzaile etaitxaropentsua eskaintzen du Alzheimerraren aurkako tratamenduen ikerketan aurrera egiteko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados