Lan honetan L1 gaztelania duten eta euskara ikasten ari diren pertsona helduen euskal txistukarienoharmen eta ekoizpen prozesuak aztertu dira. Euskarak sei txistukari ditu, gaztelania estandarrak bitxistukari dituen bitartean. Horregatik, lehenik eta behin, ikastun hauek euskal txistukariak nolahautematen dituzten aztertu da: txistukari hauetako bi ̶/s̺/ y /tʃ/ ̶ beren L1aren sistema fonologikoarenparte ere badira, baina beste lauak ̶ /s̻/, /ʃ/, /ts̻/ y /ts̺/ ̶ ez dira beren L1ean existitzen. Bestalde,txistukari hauen ekoizpena ere aztertu da ikastun berdinen kasuan eta emaitzak akustikoki aztertu dira.Azkenik, oharmen-analisian eta analisi-akustikoan lortutako emaitzen arteko konparaketa egin da biprozesuen artean paralelotasunik dagoen, edo aitzitik, prozesu batek bestearen garapenean eraginik ezduen egiaztatzeko
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados