Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara)

Paula Laita Pallares, Russell Myers Ross

  • Nenqayni ch’ih (Tŝîlhqot’in) Kanadako Columbia Britaniarreko hizkuntza indigenen artean bizitasun maila gorena daukan arren, desagertzeko arriskuan dago. Artikulu honetan aurkezten den ikerketa kolaboratiboan metodologia indigenak (Tuhiwai Smith 1999) eta komunitatean oinarritutako metodo parte-hartzaileak (Strand et al 2003; Etmanski eta al 2014) erabili dira Yuneŝit’inen Nenqayni ch´i (Tegoera soziolinguistikoa eta hizkuntza biziberritzeko beharrak aztertzeko. Parte hartzaileen behaketa, erdi-bideratutako solasaldiak, partekatutako zirkuluak eta dokumentuen analisia baliatu dira datuak biltzeko. Artikuluan, analisi tematikoaren emaitzak aurkezten dira: hizkuntza-transmisioa eten egin da eta hiztun kopurua gutxitzen doa. Hortaz, hiztunak sortzeko eta, aldi berean, ezagutza tradizionala transmititzeko, kulturan oinarritzen diren eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eta lurraldearekiko harremana sustatzen duten murgiltze programak eta materialak beharrezkoak dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus