Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskara eta literatura Durangaldean

Xabier Boveda, Maite Arrizabalaga, Joseba Sarrionandia

  • Duela bi urte, Durangaldeko hizkuntza eta literatura ondarea berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi zen euskalzale talde bat. Bidean aurkitutakoak euren aurreikuspenak gainditu ditu.

    Badaukagu euskaldunok arazo bat gure memoria historikoarekin. Jakina da memoria galtzen duena ez dela ezer. Edozeini pasatu zaio memoria galdu duen ahaide batekin egotea: ez dela seme-alaba ezagutzeko gauza, ez dakiela bera nor den ere, eta orduan konturatzen gara zoritxar hori ze erradikala den, bizitza galtzearen parekoa, gorputz bizi horrek gogo hildako bat izango duelako harrezkero.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus