Migrazio-prozesu bortitza gertatu zen Altzan XX mendeko erdialdetik aurrera. Bertako hizkuntza hegemonikoa, gaztelania, hitz egiten zuten etorkinek demografikoki erabat gainditu zuten jatorrizko euskal hizkuntza-komunitatea. Prozesu horretan, zein izan ziren etorkinek egin zuten integrazio sozialaren ezaugarriak eta euskarari dagokion integrazio soziolinguistikoaren nolakotasunak? Eta nola bizi izan zuten bertako euskaldunek immigrazioren integrazio-prozesu hori? Artikulu honetan, galdera horiei erantzuteko egindako ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira, azpimarratzeko integrazio soziolinguistiko arrakastatsua norabide biko prozesua dela, eta ezinbestekoa dela etorkinen eta harrera-gizarteko biztanleen arteko harremanak aktibatzea, garatzea eta sendotzea, sor daitezkeen elkar ukitzen ez duten bi munduen arteko zubiak eraikitzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados