Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Tabako-ohitura eta bihotz-biriketako gaitasuna, hipertentsioa, gehiegizko pisua, bizimodu sedentarioa eta ez-aktiboa duten pertsonengan

    1. [1] Gorputz Hezkuntza eta Kirol Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). 01007 Vitoria-Gasteiz. Araba. Euskal Herria, Espainia
    2. [2] GIzartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldea (GIKAFIT). Gorputz Hezkuntza eta Kirol Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). 01007 Vitoria-Gasteiz. Araba. Euskal Herria, Espainia
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. 44, 2023, págs. 223-238
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Smoking and cardiorespiratory fitness in people with hypertension, overweight, sedentary lifestyle, and inactivity
  • Enlaces
  • Resumen
    • euskara

      Tabako-ohiturak gaixotasun kroniko gehienak pairatzeko arriskua areagotu dezakeen ohitura zabaldua da. Haien artean, hipertentsioaren eragilea izan daitekeela behatu da. Horrez gain, jarduera fisikoarekiko (JF) tolerantzian eta bihotz-biriketako funtzioan eragin kaltegarria izan dezake. Izan ere, JF-ak arrisku hauen garapena murriztu ditzake, eta bihotz-birika gaitasunean (BBG) hobekuntzak eragin. Hortaz, ikerketa honen helburua da hipertentsioa, gehiegizko pisua, bizimodu sedentarioak eta ez-aktiboak dituzten pertsonen BBG-an tabako-ohiturak izan ditzakeen eraginak aztertzea eta JF interbentzio ondorengo egokitzapen-ezberdintasunak aztertzea. EXERDIET- HTA ikerkuntzan 222 parte-hartzailek (53,8 ± 7,9 urte) parte hartu zuten. Hamasei asteko ariketa fisiko gainbegiratuarekin interbentzioa egin zitzaien (astean bi egun), bi talde ezberdinetan banatuz erretzaileen taldea (ERT) eta ez-erretzaileen taldea (EERT). Proba guztiak interbentzioaren aurretik eta ondoren errepikatu zitzaien. Interbentzio aurreko taldeen konparaketan, ERT-ak, EERT-rekin konparatuz, gorputzeko masa totalean, gorputz-masa indizean, eta gantz-masan (GM) balioetan altuagoak (p < 0,05) azaldu zituen. Aldiz, BBG-aren aldagaietan (oxigeno-kontsumo pikoan eta baliokide metabolikoan) ez zen ezberdintasunik (p > 0,05) behatu. Interbentzioaren amaieran bi taldeek balio guztietan hobekuntza esanguratsuak azaldu zituzten aurre vs. ondoko balioak aztertuz, bai gorputzeko konposizioan, bai BBG-balioetan. Bestalde, ERT-aren eta EERT-aren hobekuntzen aldaketa-deltari dagokionez, GM eta gantz gabeko masan parametroetan ezberdintasun esanguratsuak behatu ziren ERT-an hobekuntza altuagoak (p < 0,05) behatuz. Hortaz, tabako-ohitura (ERT vs. EERT) kontuan hartu gabe, ariketa fisikoaren interbentzioak BBG-an efektu onuragarriak eragin zituen hipertentsioa, gehiegizko pisua, bizimodu sedentarioak eta ez-aktiboak ziren pertsonetan. Ikerketa honetan eskuratutako emaitzak osasun arloko profesionalen tabako- ohituraren aurkako mezua gizartean barreiatzeko eta bizimodu osasungarriagoak zabaltzeko lagungarriak izan daitezke.

    • English

      Tobacco consumption is a widespread habit that can increase the risk of most chronic diseases. Among these, it has been observed that it may be the cause of hypertension. It may also have a detrimental effect on physical activity and cardiorespiratory fitness (CRF) levels. Therefore, this study aimed to examine the effects of an exercise intervention on CRF and tobacco consumption in people with hypertension, overweight, sedentary, and inactive lifestyles. 222 participants (53.8 ± 7.9 years) participated in the EXERDIET-HTA study. Sixteen weeks of supervised exercise (two days per week) were performed, divided into two different groups of smokers (SG) and non-smokers (NSG). All tests were repeated before and after the intervention. In the comparison of the pre-intervention groups, the SG, compared to the NSG, showed higher values of body mass index, body mass index, and fat mass (p<0.05). In contrast, no differences (p>0.05) were observed in the CRF variables (peak oxygen consumption and metabolic equivalent). At the end of the intervention, both groups reported significant improvements in body composition and CRF values. On the other hand, concerning the delta change, significant differences were observed in fat mass and fat-free mass parameters with greater improvements observed in SG (p<0.05). Therefore, regardless of smoking (SG vs. NSG), exercise intervention had beneficial effects on CRF in hypertensive, overweight, sedentary, and inactive individuals. The results of this study may help to spread the anti-smoking message of health professionals in society and to disseminate healthier lifestyles.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno