Artikulu hau Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza praktikak XXI. mendean masterreko Master Amaierako Lanean dago oinarritua, Maite Zelaia eta Iñigo Urrutiaren gidaritzapean egina. Komunikazioa zein komunikabideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garaiotan, Espainiako Estatuan koofizialak diren hizkuntzen hedabideetako eraentza juridikoa aztertzea izan da lan honen helburua. Nazioarteko, Europako, Espainiako Estatuko zein autonomia erkidegoetako araudia erabili da ikergaiaren errealitatera gerturatzeko. Ondoren, ikus-entzunezkoetan valentziera, galiziera, katalana eta euskarak duten egoera aztertu da beraien arteko alderaketa oinarri hartuta. Bide batez, komunikabideen esparruan Espainiako Estatuko hizkuntza- politikaren hutsuneak azaleratzeko saiakera egin da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados