Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Tolosaldeko Ikasle Eusleak.: DBHko ikasleekin gauzatutako lau asteko ariketaren emaitzak eta ikasleen iritziak

Imanol Artola Artetxe

  • Tolosaldeko gazteen artean nagusiki euskaraz hitz egiten bada ere, azken urteetan erdalduntzen ari dela-eta dezenteko kezka dago eskola-komunitatean. Hori horrela izanik, Aldahitz Ikerketak lantokietarako prestatutako metodologia moldatu da, eta DBHko ikasgeletan lau asteko proiektu bat jarri da martxan. Oraindik ere euskara nagusi den ikastetxeetan, gela bakoitzean launa ikasle hautatu dira eskola eremuan dauden artean euskaraz egin dezaten, eusle izan daitezen. Lau asteko ekimen batek ez du ikastetxeko hizkuntza-erabilera errotik aldatzen, baina aldaketa txiki batzuk eragin ditzake. Astez aste ikasleek betetako datuak baliatu dira azterketa egiteko; eta datu horiek ikasmailekin, generoarekin eta ikastetxeen euskararen erabilera-aitortuarekin gurutzatu dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus