Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata bestearekin harremanetan daude, hizkuntza-komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman hauetan sozializatuz ikasten dugu komunikatzen, hizketaren bitartez elkarri eragiten dioten sare sozialetan. Antropologia lan honetan datu esanguratsuak aurkeztuko ditut Orio (Gipuzkoa) udalerriko gazteek hizkuntzekin (batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko, euren sare soziala eta hizkuntza-komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko. • Hitz gakoak: Soziolinguistika, ukipen egoeran dauden hizkuntzak, elebitasun, diglosia, hizkuntza hautaketa eta erabilera, eta hizkuntza-komunitate.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados