1940ko Abuztutik 1944ko Abuztura, gudaroste alemanak Euskal Herriko Kostaldea okupatu zuen: Lurreko Armadak kostako gune gotor ugari ezarri zituen, Atlantikoko Murrua deituaren barne ; itsas Armadak bai Donibaneko-Lohizuneko eta bai Baionako portuak biziki erabili zituen, itsas bidetik garraiaturiko Espainiako meak Baionakora iristen zuen. II. Mundu Gerran Akitania guztiz garrantzitsua izan zen Alemaniarentzat: Bordeleko portua urpeko alemaniar eta italiarren babeslekua izan zen, bai eta Ekialde Urrunarekiko lotunea ere ; Girondek itsasontzi arinen baseak eta Arcachon, Baiona eta Donibane-Lohizuneko portuak zituen. Halaber, aire eta itsas-aire base batzuk eraiki zituzten Garonaren eta Bidasoaren artean. Lurreko armadak gotortu egin zuen Akitaniako itsasertza, portuen defentsan ahalegin handienak egiten zituela.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados