Elhuyar Hiztegia euskarazko hizkuntza-baliabide kontsultatuenen artean dago (6 milioi bisita baino gehiago izan zituen 2022an). Lan honetan, Elhuyar Hiztegiko edukia aztertu, eta hizkuntza baztertzailearen zantzuak detektatu dira. Hizkuntza baztertzailea ulertzen dugu edozein motatako diskriminazioa (generoa, sexu-orientazioa, arraza, desgaitasuna…) adierazten duen hizkuntza moduan. Azken urteotan, hizkuntza ez-sexista eta inklusiboa erabiltzeko kontzientzia asko zabaldu da gizartean, eta, hiztegiak unean uneko hizkuntzaren isla direnez, gai honen inguruko lanketa egiteko beharra sortu da. Elhuyar Hiztegiaren lehen edizioa 1996an argitaratu zen, eta, orduz geroztik milaka sarrera gehitu eta eguneratu badira ere, denboraren poderioz tinko eutsi dioten perlak aurki ditzakegu.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados