Itzulpengintzan urte luzez ibilitakoa dugu Bakartxo Arrizabalaga Labrousse (Irun, 1957). Irakasle-ikasketak burutu ondoren, euskara lantzeko grinak akuilaturik iritsi zen itzulpengintzara. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasitakoak praktikan jartzeko asmoz bihurtu zen itzultzaile, eta, han-hemen hainbat erakundetan aritu ondoren, Eusko Legebiltzarrean jardun zuen zenbait urtez. Gasteizen bizi zelarik, Itzulpengintzako lizentziatura jarri berritan, unibertsitatera itzuli zen. Itzultzaile autonomo jardun du gerora, frantsesa-euskara konbinazioan batez ere. EIZIEko bazkide izan da elkartearen sorreratik, eta lehendakari-kargua bete zuen lau urtez, 2009tik 2013ra. Feminismoaren eta itzulpengintzaren arteko harremanak jorratu dituen euskal itzultzaile bakarretakoa da. Bide luzea egin duenaren soseguz aritu zaigu Senezerako, honetaz eta hartaz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados