Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gerra euskal nazionalisten memorian

Ludger Mees

  • Edozein gerrak, gizarte batean eta haren memoria kolektiboan, haustura handia eragiten du, ondoko jendartean oroigarri batzuk hautatu eta beste batzuk isiltzea dakarrena. Artikuluan XX. mendeko bi Mundu Gerren testuinguru historikoari buruzko ikerketak hartuko ditugu Euskadiko Gerra Zibilaren kasua aztertzeko abiapuntutzat, bereziki hark euskal nazionalisten memoria kolektiboan utziriko arrastoa aztertzeko helburuz. Ikusiko dugun bezala, beste kasuekiko antzekotasunak aurkituko ditugu, baina baita berezitasunak ere. Hori azaltzeko, ondorengo lerroetan lau urrats emango ditugu. Lehenik eta behin, euskal nazionalisten ikuspegian gerrak zein esanahi zeukan galdetuko dugu. Ondoren gerra oroitzapen-leku bezala aztertuko dugu. Hirugarrenik, memoria sleektiboaren mekanismoez galdetuko dugu. Eta azken atalean, bukatzeko, memoria eta historiaren arteko loturaz hausnartuko dugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus