Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gudaria memoria gune gisa Ramon Saizarbitoriaren nobeletan

Izaro Arroita Azkarate

  • Artikulu honen helburu nagusia Ramon Saizabitoriaren nobeletan gudaria, memoria gune gisa nola irudikatzen den aztertzea da. Izan ere, Gerra Zibila, gudariak eta haien ondare abertzalea gai garrantzitsuenetakoak dira "Bihotz bi. Gerrako kronikak" (1996) nobelan eta ondorengo lanetan, bereziki "Gudari zaharraren gerra galdua"-n (2000) eta "Martutene"n (2012). Obra horiek memoria ikasketen ikuspegitik aztertzeko, "memoria gune" kontzeptua erabiliko dugu batez ere, eta, beraz, beharrezko izango dugu aldez aurretik kontzeptu zabal hori nola ulertzen dugun zehaztea, egin izan diren interpretazio ezberdinak kontuan izanda. Gerrari buruzko sinbolo abertzaleen gaineko irakurketak bide emango digu Saizarbitoriaren obretako memoria kritikoak azaleratzeko. Ikusiko dugunez, oro har gudarien duintasuna nabarmentzen den arren, desmitifikatu egiten dira mito abertzale batzuk, eta aipatu egiten dira diskurtso abertzale ofizialak ahantzarazi nahi izan dituen gertakari historikoak edota memoria gune deserosoak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus