Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Espainiako Gerra Zibila eta frankismoa jasatea emakume gisa: "Silencio roto" (2001a) eta "Si te dicen que caí" (1989)

Daniela Bister

  • Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktima emakumezkoen memoria da, milurteko berria hasi zenetik, Espainiako zinematografian etengabe hedatzen ari diren diskurtso alternatiboetako bat. Montxo Armendáriz-en "Silencio roto" (2001a) eta Vicente Aranda-ren "Si te dicen que caí" (1989) filmetan biktima emakumezkoaren identitatea eszenaratzen da. "Silencio roto"k landa-inguruneko emakumeen bizi-baldintza zailak ditu aztergai eta "Si te dicen que caí"n, berriz, Bartzelonako kaleetan kokatzen da istorioa. Bi zuzendarien eszenatoki eta biktimizazio motek, bestalde, poetika zinematografiko desberdinetara eramaten dute: "Silencio roto"k begiradaren poetika baliatzen du; "Si te dicen que caí"n, aldiz, gorputzaren poetika nagusitzen da. Bi poetikek balio dute biktima emakumezkoei ahotsa emateko eta ikusgai egiteko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus