Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa: etorkizunerako proposamena

  • Autores: Maddi Zubiaurre Otamendi
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 41, Nº. Extra 8, 2023 (Ejemplar dedicado a: Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa : etorkizunerako proposamena), págs. 1-275
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa. Etorkizunerako proposamena izeneko ikerlan hau duzu e-Hizpideko zortzigarren monografia. HABE erakundeak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindu bidez ditu arautuak euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza, eta berorren 7. artikuluan ebaluazioaren xedea eta ezaugarriak. Aginduaren aipatu artikuluan, komunikagaitasunaren ebaluazioa ekintza komunikatiboen bidez balioetsiko dela ezartzen da, baita elkarreragina eta bitartekotza eskatzen duten atazak baliatuz ere. Izan ere, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu osagarriak (Europako Kontseilua, 2020), HEOCean ezarritako lau hizkuntza-trebetasunak gaindituz, lau komunikazio-modu deskribatzen ditu: ulermena, ekoizpena, komunikazioa ahalbidetzeko elkarreragina eta bitartekotza.

      Horrekin guztiarekin lotuta, Maddi Zubiaurre Otamendik helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekaldian 2020 eta 2021ean HABEn egindako ikerketaren emaitza duzu Monografiak 8. Aldez aurretik, e-HIZPIDE aldizkariaren 100. zenbakian argitaratutako artikuluan eman zuen ikerlanaren berri. Ikerlanak atal hauek ditu: 1) marko teorikoa, 2) zenbait erreferentziazko egiaztatzeko-erakunderen azterketa-proben analisi konparatiboa eta 3) HABEren etorkizuneko azterketa-ereduaren proposamena. Horrekin batera, HOBErako mintzamen-probaren diseinu-proposamena ere bai.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno