Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mendebaldera leihoa: kultura eta ingurunea Eskoziako gaelera-hiztunen komunitatean

Jon Mentxakatorre Odriozola

  • Hizkuntza galtzen duen gaelikoak bere mundua galdu beharrean mundua bera galtzen duen baieztapena sakona da. Gaelerak mundu osoa bere baitan daukala esan nahi du, eta zuzena da, hizkuntza jakina ez baita unibertsala mundu osoak hitz egiten duelako, hizkuntzak mundu osoa hitzetara eraman dezakeelako baizik. Hizkuntzak, hein jakinean, pentsamenduaren adierazpenaren izaera xedatzen du –pentsamendua bera ez–, eta, ondorioz, hiztuna bera herrian eta atzerrian aditzera nola ematen den. XXI. mendean, ondare oparo eta aberatseko gaelera hiztun-komunitatearen osasuna oso makal dagoenean, hizkuntza horren eta haren herriaren aldeko ekimenen artean, liburu ugaria dugu Window to the West: Culture and Environment in the Scottish Gàidhealtachd [Mendebaldera leihoa: kultura eta ingurunea Eskoziako gaelera hiztun-komunitatean], ingelesez idatzia eta doan eskuragarri.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus