Ane Arregi, Nerea Lertxundi Iribar, Asier Anabitarte Riol, Ainara Andiarena, Jesús María Ibarluzea Maurolagoitia, Aitana Lertxundi Manterola
Lan honek zaratak pertsonen osasunean duen eraginaren inguruko ebidentzia zientifikoa biltzea du helburu. Bertan aztergai izan dira zaratak sistema kardiobaskularrean eta, zehazki, hipertentsioan eta bihotzeko gaixotasunetan duen eragina, gaixotasun metabolikoekin duen erlazioa, loaren kalitate subjektibo zein objektiboa eta baita minbizia garatzeko arriskua. Gainera, zarataren ondorio psikologiko eta kognitiboak ere ikertu dira. Haurtzaroari arreta berezia eskaini zaio, talde zaurgarria denez gero. Zarataren mekanismoari dagokionez, badirudi zaratak sortzen duen kalteak HPA ardatzaren eta sistema sinpatikoaren aktibazioa dakarrela, eta horrekin batera estresaren hormonen eta estres oxidatiboaren areagotzea eta hantura. Egungo ebidentzietan oinarrituta, beharrezkotzat jotzen da osasun publikoaren alde epe luzeko estrategiak eta araudiak garatzea.
This work aims to gather scientific evidence about the impact of noise on public health. The effect of noise on the cardiovascular system and specifically on hypertension and heart disease, its relation to metabolic diseases, the subjective or objective quality of sleep, and the risk of developing cancer, have been examined. The psychological and cognitive effects of noise have also been investigated. Special attention has been paid to childhood as a vulnerable group. As for the noise mechanism, the noise damage appears to be due to the HPA axis and ac-tivation of the sympathetic system due to stress hormones, oxidative stress and inflammation. Based on current evidence, the development of long-term strategies and directive policies for public health is considered necessary.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados