Vic-eko unibertsitateko irakaslea da Mila Naranjo, eta ikasketa kooperatiboaren gaineko hainbat lan, prestakuntza eta aholkularitza saio egin ditu. Heize Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioak gonbidatua etorri da pare bat aldiz Euskal Herrira ikasturte honetan. "Aurkezpenean, euskaraz egin nahiko nuke, baina ezinezkoa zait. Agian, hurrengo batean" esanez hasi zuen Leioako jardunaldi pedagogikoetako hitzartzea. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzaz eta irakaskuntzaz nhaiz ebaluazioaz mintzatu zen, eta, elkarrizketan, ardatz horiek zuzen eta xehetasunez marraztu ditu. Konpetentzietan oinarritutako planteamendua, aukera eta erronka handitzat jotzen du eta irakasleen arteko koordinazioa eta programazio partekatua, bateratua eta kooperatiboa funtsezkoak direla azpimarratzen du.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados