Lau lerroko ikastetxe gisa sortu zen 2000. urtean Mendigoiti D ereduko eskola publikoa Iruñeko Mendillorri auzoan. Jaiotze-tasaren beherakadagatik, ordea, 2014-2014. ikasturtean zortzi haur berri soilik hartu zituen. Desagertzeko zorian, eraldaketa pedagogikoa egitea erabaki zuen zuzendaritzak, lehendabizi Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza osoan ondoren, haurrak benetan euren hezkuntza prozesuko protagonista bilakatuz eta Mendigoiti ikastetxe aktibo bihurtuz. Neurozientzian oinarrituta, IDU ikuspegitik eta Diziplina Positiboa ardatz hartuta, hainbat estrategia pedagogiko baliatzen ditu hezkuntzaren XXI. mendeko erronkei erantzuteko, hala nola, Montessori filosofia, Proiektu Bidezko Ikaskuntza, TBL, Ikaskuntza Zerbitzua, Arteen Bidezko Ikasketa... HIK HASIk egun bat igaro du Mendigoitin Ane Arribillaga zuzendariarekin eta David Castrillo ikasketaburu eta Neurohezkuntzan adituarekin.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados