Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Auzozaintza-programa: Hernaniko zaintza-sare publiko-komunitarioa

  • Lertxundi, Xabier [1] ; Mariñelarena, Idoia ; Zabalduz Kooperatiba [2]
    1. [1] Hernaniko Udala
    2. [2] Zabalduz GKE
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 7, Nº. Extra 1 (Ale berezia), 2023 (Ejemplar dedicado a: 32. Osasun biltzarra:Osasunaren sustapena guztion ardura), págs. 17-23
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • The Auzozaintza program for community care older adults: The public-community care for the elderly network in Hernani
  • Enlaces
  • Resumen
    • Bizi-itxaropenaren handitzeak, gain-zahartze tasaren gorakadak, indibidualismorako joerak, lotura komunitarioarengalerak,familia-ereduen eraldaketak,emakumearenlan-munduratzeak...etabestelako gizarte transformazioek, aurrekaririk gabeko zaintzen krisi baten murgiltzea eragin dute.COVID 19ak ekarritako pandemia-egoerak eta itxialdiak gainera, krisi honen sakontzea bultzatudute eta zaintzak antolatzeko bestelako eredu baten beharra agerian utzi dute; izan ere, zaintza-lanak egituratzeko ditugun moduak, zerbitzuak eta formak birpentsatu behar ditugu (Arrieta, 2022).

      Historian zehar, zaintza, pertsonei ongizate fisiko, psikiko eta emozionala eskaintzearekin lotu da (Finch, 1989; Comas d’Argemiren, 2000; 188. or.). Hala ere, zaintzaz hitz egitean, ezinbestekoa da zaintzak ikuspegi zabalago batetik begiratu eta pertsona ororen bizitzetan duen inpaktuaz hitz egitea; izan ere, zaintzaz hitz egiten dugunean, kontuan izan beharreko lehen oinarria hurrengoa da: denok gara elkarmendeko .Bizitzako edozein momentutan aurkitu gaitezke beste pertsona baten laguntzaren beharrean, nahiz eta beharrak eta intentsitatea ezberdinak izan.

      Nolanahi ere, kontuan izan behar da zaintzak ez duela gauza bera adierazten kasu guztietan (Saitua eta Sarasola, 1993:27); hain zuzen ere, desberdina da, haurrak eta nerabeak zaintzea edo adineko pertsona bat zaintzea; desberdina da adineko pertsona osasuntsu bat zaintzea, bere kabuz baliatzen dena, edo erabat besteen mende dagoena (Saitua eta Sarasola, 1993).

      Goikoetxearen (2003) hitzetan, zaintza ez da soilik adineko pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko zerbitzu eta esku-hartzeetara soilik mugatu behar. Horiek zaintzeko garaian, haiekiko dugun begirada lantzea ere oso garrantzitsua da. Tratu oneko harremanak sortu behar dira, aitorpenean eta estimuan oinarrituta. Horrela, zaintzak harremanaren giza dimentsio bat hartzen du, non pertsonen erantzukizunean oinarritzen den, eta ez hainbeste adinekoen gabezia edo beharrizanekiko kezkan. Ondorioz, adinekoak bere bizi-proiektua duintasunez garatu ahal izatea sustatzen da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno