Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Elikadura mitoak lehen arreta zerbitzuan

    1. [1] Elika Eskola
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 7, Nº. Extra 1 (Ale berezia), 2023 (Ejemplar dedicado a: 32. Osasun biltzarra:Osasunaren sustapena guztion ardura), págs. 89-89
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Food myths in primary care services
  • Enlaces
  • Resumen
    • Fruta ezin duzu 18:00etatik aurrera jan, karbohidratoek gizendu egiten dute, zure osasun-arazo guztiak pisuak eragindakoak dira, argaltzeko nahikoa da gastu kalorikoa igotzea eta ingesta kalorikoa gutxitzea, diabetesa edukita ezin duzu patatarik edo bestelako karbohidratorik jan, etab.

      Asko dira elikaduraren inguruan dauden mitoak, eta ez da soilik jendartean ematen den zerbait. Osasun-langile anitzen gomendio asko mitoetan oinarrituta daude.

      Tailer honekin gure helburua dauden mitoak mahai gainean jartzeaz gain (ondoren osasun langileak praktikan jarri ahal dezan), mito horiek osasunean duten inpaktu negatiboa ikusaraztea da.

      Kontsultan dugun esperientziari esker dakigu mito askok zer suposatzen duten bai fisikoki (gluzemian sekulako gorabeherak, errebote efektuak pisuan, digestio-aparatuko gaixotasunak, etab.) baina baita mentalki ere (janariarekiko harreman ez-osasungarriak, elikadura nahasmenduak, etab.).

      Tailer praktikoa izan dadin, dinamika bat prestatu dugu, bertaratzen direnen parte-hartzea bultzatzeko asmotan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno