Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Urpekari: itsas zabaleko parke eolikoen mantentze-lanetarako eta esplorazioozeanografikorako urpeko roboten garapenean zentratutako irakaskuntza berrikuntzarakoproiektua

Edorta Ibarra Basabe, Iñigo Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo Kortabarria Iparragirre, Jon Andreu Larrañaga

  • Gaur egun, urpeko roboten erabilera kontsideratzen da hainbat aplikazio-esparrutarako, hala nola itsas zabaleko parke eolikoen mantentze-lanetarako edota itsaspeko esplorazio zientifikorako, besteak beste. Bi urpeko robot-teknologia nagusi bereiz daitezke: helize ugari erabiltzen dituzten droneak, kontzeptualki aireko droneen antzekoak direnak, eta planeatzaileak edo gliderrak. Etorkizunean teknologia horiek izan dezaketen proiekzioa kontuan hartuta, irakaskuntza berrikuntzarako Urpekari proiektua jarri da martxan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Euskampusek eta JRL-OREk finantzatuta. Hain zuzen ere, droneekin eta gliderrekin erlazionatutako teknologiak garatuz trebatuko dira ikasleak, irakaskuntza-metodologia aktiboen bidez. Ur azpiko robotekin lotutako teknologiak berrikusten dira artikulu honetan, Urpekari proiektuaren testuingurua azaltzen da, eta ikasleekin kolaboratuz lantzen ari diren edo landuko diren aktibitateak azaltzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus