Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ikaslearen ahalduntzea ipar: Arizmendi ikastolaren eraldaketa prozesua

  • 2009an behar zehatz bati erantzuteko ekin zion Arizmendi ikastolak eraldaketa prozesuari Haur Hezkuntzan, subjektu kooperatiboak eraikitzeko misioari erantzuteko. HHn Proiektu Berriarekin hazi ziren haur horiek Lehen Hezkuntzara iristearekin batera, eredu berria LHra transferitzea izan zen hurrengo urratsa, baina lehendabizi lursaila ondu behar zen, irakasleei formazioa eta bidelaguntza eskaini behar zitzaien Proiektu Berriak eskatzen zuen lan egiteko moduetara egokitzeko. 'Konfiantzaren Pedagogia' izendatuko zutena fintzen hasi zen orduan ikastolako zuzendaritza eta berrikuntza taldea. 2018an jauzi kualitatiboa egin zuen Arizmendik, Kataluniako aholkularitzarekin Pertsona Eredua zehaztu zuenean. Berau garatzeari begira, sakoneko eraldaketa egin du Leintz bailarako ikastolak, bereziki Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikaskuntzako eredua osoki aldatzeraino.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus