Hemen aurkezten dugun lan honetan, soinuen iraupenari eragiten dioten faktoreak gaingiroki ikusi ondoren, silaba kodetan agertzen diren kontsonanteen iraupena aztertzen da, ondoko silabaren hasierako kontsonantearen ahotsa kontuan hartuta, berorren eragina aztertzeko. Azterketa burutu ahal izateko informatzaile biren datuak erabili dira; informatzaileen amahizkuntzaren balizko eragina agerian jartzeko bataren ama-hizkuntza euskara izan da eta bestearena, berriz, gaztelania. Datuen azterketan argi ikus daiteke ondoko silabaren kontsonanteen ahotsak aurrekokodan dagoen kontsonanteari eragin diola eta kontsonante bien arteko konpentsazioa gertatzen dela. Bestalde, kodeetako kontsonanteen iraupenetan informatzaileen ama hizkuntzaren arabera gertatzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados