Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ekintzatik hitzarmenera: hitzarmenarekin, elkarlanaren garapena

Oihana Aguirre Salegui, Unai Iparragirre

  • Pozik gaude EITBren, Tokikomen eta Goienaren arteko elkarlanak eman dituen emaitzekin. Ez dira hamaika adibide oraindik, baina bada oinarri bat hortik eraikitzen hasteko.

    Aliantzetara zabalik dago EITB, baita tokiko hedabideak ere.

    Horrela da posible egiteko molde berri batzuk asmatzea eta probatzea.

    Erabakia izan da, hausnarketetan galdu barik, ekintzarekin ikasiz eta igurtziak onurak dakartzala sinistuz jardutea. Helburua, beti eduki hobeak egitea eta egiten dugun horretan sinistea. Indarrak batuz, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trukatzea da ahaleginaren helburua, tokiko eta nazio esparruko komunikabideen arteko elkarlan eredu bat lantzeko.

    Artikulu honetan adibide konkretu bi aztertzen dira: bata, ETB1ek eta Goienak batera landutako telebista saioa, Arrasateko San Joan bezperan; bestea, datu kazetaritzan oinarritutako lankidetza, Saretzen deitua. Biak ala biak interesgarriak eta etorkizunean ere errepikatu nahi ditugunak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus