Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo

Xabier Aierdi Urraza

  • Euskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio kulturalean asko hazi baita. Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak, ordea, frustrazioa sortzen du. Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen duten ezaugarriei. Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak, lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu berriak), ekonomikoak eta kulturalak. Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua. Horiek guztiak kontuan izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus