1932ko maiatzaren 14an, Miguel de Unamunok gutun bat idatzi zion Eugène Baie flandestar idazleari, haren Le siècle des Gueux obra erraldoiaren bigarren liburukia irakurri ondoren. Lan honetan, argitaragabeko gutun horren jatorrizko bertsioa eta horren itzulpena ezagutarazten dira. Era berean, gutunaren edukiari buruzko oharrak egiten dira sarrera labur batean, bai eta Unamunoren eta Flandes/Belgikaren arteko truke kultural horren nondik norakoak agertu ere.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados