Gero eta gehiago dira azkenaldian umeen hizketa berandutzen ari dela esaten ari diren profesionalak eta kezka horrek bultzatuta "Hizketan hasi ezinik" izenburuko jardunaldiak egin zituen Hik Hasik joan den azaroan. Jardunaldietan parte hartu zuten aditu guztiak bat etorri ziren: umearen eta helduaren arteko interakzioa ezinbestekoa da hizketa modu egokian garatzeko. Haurrei eskaintzen dizkiegun ahozko komunikazioa eta interakzioa gero eta urriagoak dira, eta presentzia gabezia hori dago azaroaren oinarrian. Berandutze horrek haurren hizketarako gaitasunean ondorioak izateaz gain, pentsamenduaren garapenean eta haurren garapen integralean ere ondorioak izan ditzake. Komunikazioa behar-beharrezkoa da jaiotzatik bertatik eta eskolan ere estimula daiteke hizketa hainbat estrategia erabilita. Behatzea, adi egotea eta behar duten denbora ematea ezinbestekoa da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados