Hogeita bi urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231 gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik. Gizartearen eskaerari erantzutea, eta zerbitzuetan zein oinarrizko funtzionamenduan euskara txertatzeko helburua zuen Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez hasitako bideak. Gaur egun, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean egiten eta eragiten ari den erakundea da Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiriaren proiektuarekin hasi zen ibilbidea eta alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu da urte hauetan, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu ditu, elkarlanean aritzen da beste zenbaitetan eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasia da. Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi da, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten jarraitzeko konpromisoa du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados