Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Cira Rodriguez: Logopeda eta psikomotrizista

  • Komunikazioa biren arteko topaketa da. Hizketa ere, biren arteko kontua. Lengoaiak bestea behar du garatuko bada. Azkenaldian, ordea, gero eta gehiago dira hizketarekin arazoak dituzten haurrak eta hitz egiten hasteko unea berandutzen ari da, gero eta gehiago. Izan ere, haur askori bestea falta zaie. Interakzioa falta dute. Inguruan dituzten helduak urrun daude fisikoki ondoan izan arren, eta pantailen erabilera oztopo izaten da maiz interakzio horretarako, komunikaziorako. Hizketaren berandutzeak haurren garapenaren alderdi guztietan eragiten du eta garrantzitsua da adi egotea. Presentzia behar-beharrezkoa da komunikazioa transformatzen ari den aro honetan. Hala dio Cira Rodriguez logopea eta psikomotrizistak. "Hizketan hasi ezinik" izeneko jardunaldiak antolatu ditu Hik Hasik azaroaren 25ean eta 26an. Bertan parte hartuko duen hizlarietako bar da Rodriguez.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus