Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Osasunaldiaren 2. jardunaldiaren editoriala

  • Autores: Jose Ramon Furundarena
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 6, Nº. Extra 2 (Ale berezia), 2022 (Ejemplar dedicado a: Osasunaldia, osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia), págs. 5-6
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak 2021ean beste pauso bat ematea erabaki zuen eta “OSASUNALDIA” antolatu zuen, Osasun-Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia. Aurten bigarren OSASUNALDIA antolatu dugu eta oraingoan ere modu telematikoan ospatu dugu. Beste behin lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta aurten lehen aldiz Bizkaiako Foru Aldundia.Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken ikasturtean aurkeztutako 13 gradu-amaierako lan. Osasun-arlo ezberdinetatik jasotako lanak izan ziren, medikuntzakoak, erizaintzakoak, farmaziakoak eta psikologiakoak. Aurtengo laburpenak bildu eta OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu zuen interesekoa izango delakoan.   


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno