Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eskerrik asko, Karlos!

Danele Sarriugarte Mochales

  • Zeregin askotan jardundakoa da Karlos del Olmo (Barakaldo, 1958). Antzerkia du zaletasunetako bat: Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorra zuzendu zuen, antzezlanak idatzi ditu, eta Gabriel Arestiren teatroari buruzko azterketa bat plazaratu du, besteak beste. Lanbide nagusia, edonola ere, itzulpengintzaren arloan izan du: ia 30 urtez aritu da itzultzaile-interprete Donostiako Udalean. Baina Muskizeko ikastolan eta Gabriel Aresti euskaltegian irakasle hasitakoak ez du sekula ere guztiz baztertu irakaskuntza: eskolak eman ditu EHUn, eta ikastaroak ere bai UEUn. Eta EIZIEn, ez baitugu ahaztu nahi Del Olmok itzultzaileon elkartearekin izandako harremana: lehendakaritzan eta idazkaritzan aritu izan da, eta, azken 15 urteotan, aldizkari honexetan zuzendari. Orain, erretiroa hartu du, bai kabinatik, eta bai Senezetik ere. Talaia aproposa iruditu zaigu haren ibilbideari errepasoa egiteko. Eskerrik asko, Karlos!


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus