Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eraldaketaren gurpilean Lehen Hezkuntzan

  • Lehen Hezkuntza eraldatzen hasi ginen, hasi ziren, hasi gara, hasi dira, hasiko gara, hasiko dira... denetarik dago. Euskal Herriko ikastetxe asko curriculum dekretu berria etorri aurretik ari ziren aldaketak egiten, beste askok aitzakia gisa baliatuko dute orain eta beste zenbaitentzat geroxeago izango da momentu egokia. Edonola ere, eraldaketaren gurpila mugimenduan dago Lehen Hezkuntzan. Hik Hasi Udako Topaketetan ikastaro berezia antolatu zen gai horren bueltan Hezkuntza Sailarekin batera eta han esandakoak bildu dira hurrengo orrialdeetan. Ikasturte berriarekin batera, Hik Hasiren bi urteko formazio berria ere abiatu da, Lehen Hezkuntzako irakasle talde gogotsu batekin. Berrikuntza pedagogikoak ez du etenik. Zientziak, ebidentziek eta esperientziak ezagutza berriak eskaini ahala, hausnartzen eta partekatzen jarraitzera bultzatzen gaitu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus