Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hezkuntza soziolinguistikoa.: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena

Izaro Arruti, Sandra Prieto

  • Lan hau Euskal Herriko gazteen profil soziolinguistikoan identifika daitezkeen bi ahulgunetatik abiatzen da: ezagutza eta erabileraren artean dagoen desoreka eta aurreiritzietan eragiteko beharra. Adituek soziolinguistikari eta hizkuntza-ekologiari buruzko hausnarketak egiteak eta ezagutza zientifiko hori ikasleei transmititzeak positiboki eragin dezakeela defendatzen dute. Era berean, maila ezberdinean, EAEko, Nafarroako, zein Ipar Euskal Herriko curriculumek ere lanketa hori egitea beharrezkoa dela ezartzen dute. Gauzak horrela, gure ikerketa-lanaren helburu nagusiak; Euskal Herrian soziolinguistika eta hizkuntza-ekologia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan lantzeko dauden materialak eta baliabideak biltzea, horiek aztertzea eta sailkatzea, hezkuntza-komunitateko askotariko eragileek gaion lanketaren errealitateaz dituzten pertzepzio eta iritziak ezagutzea, eta osatutako sailkapena hezkuntza-komunitatearen eskura ipintzea dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus