Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Irakasle-antolakuntza propioa Euskal Unibertsitatean

  • Autores: Nicolás Xamardo González, José Ramón Etxebarria Bilbao, Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 50, 2004 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitatea eta euskara), págs. 141-150
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskarazkoa izanik, Euskal Herriko gizartea helburu hartuko duen unibertsitatea izango da egileontzat Euskal Unibertsitatea. Gaur egungo errealitatearen konstataziotik abiatu, eta unibertsitate-sisteman diren zuloak, gabeziak, eta premiak nabarmentzen dizkigute. Euskal Herriak ez du irakaskuntza-sistema propiorik. Gaurdanik, Euskal Herria bere osotasunean hartzearen eta hori irakaskuntza-sisteman islatu beharraren premia azpimarratu nahi dute, beraz, egileek, beraien ikuspuntutik. Arrazoi horiek eraman zituzten, besteak beste, UPV-EHUko irakasle batzuk funtzionaritzari uko egitera, eta horregatik bota zituzten unibertsitatetik ere. Arrazoi horiengatik berengatik aldarrikatu dute lehen unetik irakasle-antolakuntza propioaren beharra; ezinezkotzat jotzen baitute Euskal Herriko irakaskuntza-sistema propioa eredu funtzionarialaren arabera eraikitzea. Bestalde, Euskal Unibertsitatea modu ezberdinetara uler daitekeela, eta horren inguruko azalpena ematen digute. Etorkizuneko Euskal Unibertsitatearekin zerikusia izan dezaketen hiru ekimenen berri ematen digute, hirurak ere herri-mugimendutik datozenak. Hala ere, oraindik zenbait urrats eman behar dira bidean aurrera egiteko, harik eta benetako Euskal Unibertsitatea lortzen dugun arte. Proposamen zehatzak egiten dizkigute Jose Ramon Etxebarriak, Nikolas Xamardok, eta Jexuxmari Zalakainek.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno