Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal Unibertsitate-sistemaren lege-proiektua

Inaxio Oliveri Albisu

  • EAEko Unibertsitate Sistema arautzea helburu duen lege-proposamenaz egiten du gogoeta artikulu honetan Mondragon Unibertsitateko errektoreak. Legeak, bere iritziz, Euskal Unibertsitate Sistema instituzionalizatzea eta gure herrian oinarritutako ikuspegi integrala planteatzen du unibertsitatearen inguruan. Era berean, unibertsitate guztiei, edonolako izaera juridikoa dutela ere, gizartean duten betekizuna aitortzen die eta Goi Hezkuntzaren ezaugarri estrategikoa azpimarratzen du. Egilearen ustez, Euskal Unibertsitateari buruzko ikuspegi hori eguneratuagoa dago eta hobeto egokitzen zaie euskal herritarrek Goi Hezkuntzan dituzten premiei. Bestalde, proiektuak kalitatearen, sustapenaren, eta kontrolaren aldeko apustua egiten du, berariazko finantzaketa finkatzen du unibertsitate publikoarentzat eta finantzaketa-bideak zehazten ditu publikoak ez direnentzat. Gainera, Euskal Unibertsitatearen kokagune naturaltzat Goi Hezkuntzaren Europako Eremua ezartzen du. Aipaturiko alderdiei eta unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuei emango zaien tratamenduari erreparatuta, proiektuak balorazio positiboa merezi duela uste du Iñaxio Oliverik. Proiektuaren gabezia batzuk ere aipatzen ditu, ordea; besteak beste, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana funtsezkoa den arren, lankidetza hori bultzatzeko eremurik eta formularik ez ezartzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus