Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hizkuntza Politika Deustuko Unibertsitatean

  • Autores: Rosa Miren Pagola Petrirena
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 50, 2004 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitatea eta euskara), págs. 51-56
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskararen, euskal kulturaren, eta hizkuntza normalizazioaren alde Deustuko Unibertsitateak egindakoaren historia laburbiltzen digu artikuluaren hasieran Rosa Miren Pagolak. Deustuko Unibertsitateak 1999tik 2004rako epean euskararen normalizazio planean zehazturiko helburu zehatzak, eta horiek betetzeko kontuan hartu beharreko guztiak azaltzen zaizkigu jarraian. Plana hiru esparru nagusitan banatzen da: komunikazioaren eta zerbitzuen esparruan; irakaskuntzaren esparruan; eta ikerkuntzaren esparruan. Lehen atalaren baitan, irakasle ez direnen hizkuntza eskakizunak eta jarduketa planak, unibertsitatearen idatzizko komunikazioa, eta jendaurreko ekintzetan euskarak agerpena izatea lantzen da. Irakaskuntzaren alorrean, hizkuntza kohesiorako organoak, irakasleen kontratazioa, eta euskarazko eskolagaien gaia hartzen da kontuan, besteak beste. Ikerkuntza lanei dagokionean, hizkuntzaren erabilpena arautu ezin den arren, irakasleei halako ekimenak bultzatzeko eskatzen zaie, euskarazko doktore tesiak zuzenduz edota euskaraz ikertuz. Egungo egoeraren berri eman ondoren, etorkizunera begira Deustuko Unibertsitatean euskararen irakaskuntzaren normalizazio arazoei nola erantzun nahi dieten azalduz amaitzen da lan hau.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno