Artikulu honen helburua, gaur egun Hirugarren Esparruaren inguruan sortzen ari diren eztabaidetan sakontzea da. Hirugarren Esparruaren defini-zioa eta bilakaera historikoa aipatu ondoren, une hauetan antzematen diren arazo nagusienak planteatzen dira. Bi dira nagusiki azpimarratzen diren arriskuak: finantziazioa eta profesionalizazioa. Finantziazioari dagokionez, erakunde finantziatzailearenganako fideltasuna eta dependentzia askotan gertatzen diren dinamikak dira. Bestetik, azken urteotan, erakunde horietan izan den profesionalizazioak burokratizazioa, ezegonkortasun laborala eta Òprofesionalen kastakÓ bultzatu ditu; era berean, borondatezko lanaren logika-ren (elkartasuna eta elkarkidetza) kontra jotzen da horren bitartez. Ondorio nagusi bezala, Hirugarren Esparruaren aukera eta potentzialitateak aipatzen dira, baina beti ere arrisku horiek aintzat harturik.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados