Soziologia sailak antolatutako udako ikastaroetarako (Biarritz, 2003-07-09/10) idatzi artikulu honetan, politikaren zedarritze berri bat proposatzen da. Gailendutako ikuspegia kritikatu eta, dialektika fatala gainditze bidean, proposatuko da gizarte garaikideetan badaudela botere-harremanak eraldatzeko, gizarte-aldaketa bultzatzeko eta konplexutasunak, dilemak, ifrentzuak jasoko dituen espazio publikoa irekitzeko zantzuak. Horretarako, baina, modernitatearen printzipio eta instituzio legitimatzaileak ez eze, politikaren erreferentziarako kategoria markoak ere pentsatuko dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados