Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ohar bat zer nork hurrenkeraren ezinaz euskaraz

Ricardo Etxepare

  • Goragotasun baldintza (Chomsky, 1973:246) NZ hitz bat baino gehiagoko galdera perpausen sintaxia gobernatzen duen hertsidura ezaguna da. Galdera perpaus batean galdera hitz bat baino gehiago bada, eta galdera hitz horiek leihatu behar badira perpausaren ezkerreko ertzera mugitzeko, mugitzen den NZ-hitza funtzioz goragokoa izango da. Honela, nork zer eratako segidak arruntak dira euskaraz, baina zer nork eratakoak ezinezkoak. Euskaraz, Reglero (2003, 2004) eta Yeong (2007) dira auzi honetaz modu xehean arduratu diren lan bakarrak. Uste dugu, zernahi gisaz, goragotasun baldintzaren baitakotzat jo daitezkeen efektuak, hala nola zer nork erako hurrenkeren ezina, ez daudela behar bezala esplikatuak euskararentzat. Lan labur honetan, euskaraz baldintza horren zeregina onenean ere zalantzazkoa dela pentsatzeko arrazoi batzuk emango ditugu. Goragotasun baldintza ezbaian jartzeko arrazoiak nork zer gisako egiturak semantikoki hurbil diren beste egitura batzuekin konparatzetik heldu dira: egitura horiek nor…bere egitura distributiboak dira, Etxeparek (2001) aztertu gisan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus