Ayuda
Ir al contenido

Dialnet

Krakena: kondairatik errealitatera?

  • Autores: Ion Garin Barrio
  • Localización: Elhuyar: zientzia eta teknika, ISSN 0213-3687, Nº. 197, 2004, págs. 46-49
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Eskandinaviako kostako herri gehienetan, txipiroi erraldoiari kraken esaten zaio. Marinelen arabera, arrainez elikatzen zen munstro hark, 'atsedenaldi' luzeak egiten zituen berriz ere arrainak harrapatu aurretik; horietan, gorotzaz erakartzen zituen arrainak.

      Hasieran animalia hura marinelen irudimenaren emaitza hutsa zela uste bazen ere, kondairazko munstro haren atzean benetako animalia bat ezkutatzen zela konturatu ziren gero.

      Izan ere, hainbat hondartzatan txipiroi erraldoiaren zenbait gorpuzkin aurkitzen hasi zirenean, naturalistak ohartu ziren itsas hondoan tamaina ikaragarriko bizidun bat bizi zela. Azkenik, 1856an Johannes Japetus Smith Steenstrup-ek izen generiko bat ipini zien itsas hondoko bizidun haiei: Architeuthis. Izen horren bidez, txipiroi erraldoiaren existentzia onartu zuen zientziak.

      Hamar garroko zefalopodoa da; zortzi garro 'motz' eta bi luze ditu. (Argazkia: I. Garin).

      1861eko azaroaren 17an, Alecton gerra-ontzi frantseseko marinelek txipiroi erraldoi batekin egin zuten topo Tenerifeko irlaren ipar-ekialdean, Anaga kostaren aurrealdean. Hala ere, ontziko marinelen ahaleginak ez ziren nahikoa izan txipiroia ontziratzeko, eta txipiroia bi zatitan ebakita geratu zen.

      Ordurako, beraz, argi zegoen txipiroi erraldoia benetakoa zela. Hala ere, ordutik hona animalia honek ez du mitoaren magia galdu; beharbada, Architeuthis-a gure begiekin ikusi ezin izateak are irrika handiagoz bilatzea ekarri du.

      Jules Verne bera liluratuta geratu zen animalia honekin, eta bere nobelarik ezagunenetako bateko pasarte batean zefalopodo erraldoiaren eta Nautilus urpekuntziaren arteko borroka bat azaldu zuen. Liburua argitaratu zenerako, animalia hori bazela ez zen zalantzan jartzen; izan ere 1856an aurkitutako 11,5 zentimetroko mokoak orduko zalantza guztiak baztertu zituen.

      Kaxalotearekin borrokan Asturiasko kostaldea; han hainbat txipiroi erraldoi aurkitu dira hilda. (Argazkia: I. Garin).

      Txipiroi erraldoia ornogabe bizidun handiena bada ere, itsasoko zenbait ugaztunen harrapakin garrantzitsuenetakoa da. Oso tamaina handiko animalia den arren, igerilari kaskarra dela uste da, oso hegats txikiak dituelako.

      Horren mugimendu eskasak dituen animalia bat oso harrapakin erraza da baraila indartsuak dituzten ugaztunentzat; ondorioz, itsas hondo ilunean kaxalotearen eta txipiroi erraldoiaren arteko borroka ikaragarriak gertatzen direla uste da. Gertakari ikusgarri horren seinale dira kaxalotearen barailaren inguruan antzemandako uztai-formako markak. Gainera, zenbait kaxaloteren sabeletan txipiroi erraldoiaren mokoak aurkitu izan dira, horiek ezin baitira digeritu.

      Kaxalotearen barailaren inguruan ikusi izan diren uztai-itxurako markak txipiroi erraldoiak egindakoak dira. Izan ere, txipiroi erraldoiak bere bi garro luzeenetan dituen bentosak erabiltzen ditu babes-mekanismo gisa, kaxalotearen erasoei aurre egiteko.

      Dena den, animalia honi buruz ezer gutxi dakite adituek, ezta zenbat espeziek osatzen duten horren genero kosmopolita ere.

      20 metroko luzera izan lezakeen animalia hau 1.000 kilogramoko pisua izatera irits daiteke. Alde abisalean bizi den arren, organo optikorik edo begirik handienak dituen animalia da: 50 zentimetroko diametroa izan dezakete, saskibaloiko baloi batek adinakoa. 15 zentimetroko mokoa du, garroen bidez lortzen dituen bakailao edo bestelako arrain zein krustazeo txikiak apurtzeko. Hamar garroko zefalopodo honek zortzi garro 'motz' eta 10 metro baino gehiagoko bi garro luze ditu.

      (....) Eskandinaviako kostako herri gehienetan, txipiroi erraldoiari kraken esaten zaio. Marinelen arabera, arrainez elikatzen zen munstro hark, 'atsedenaldi' luzeak egiten zituen berriz ere arrainak harrapatu aurretik; horietan, gorotzaz erakartzen zituen arrainak.

      (....)

Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno