Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Prestatuta gaude tuneletako suteei aurre egiteko?

  • Autores: Uhaina Atxotegi Alegría
  • Localización: Elhuyar: zientzia eta teknika, ISSN 0213-3687, Nº. 197, 2004, págs. 44-45
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Trenentzako tuneletan ere egiten dituzte suteen aurkako segurtasun-probak.

      Tunel batean sua piztuz gero, kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsuenetakoa aireztatze-sistema da, hari esker atera ahal izaten baitira tuneletik barruan harrapatuta geratu direnak. Sistema horren funtzionamendu egokia egiaztatzeko, ezinbestekoa da benetako probak egitea.

      Ildo horretatik, LABEIN zentro teknologikoak ¿Ke bero eta garbiaren entsegua¿ aurkeztu du, eta dagoeneko proba bat baino gehiago egin ditu Euskal Herriko hainbat tuneletan.

      Ke bero eta garbiaren proba Entsegu horren helburua benetako sute batean sortuko liratekeen gasen tenperatura bereko gas garbien emari bat sortzea da. Horrela, ke horiek aireztatze-sisteman zer portaera duten aztertzen ahalko da aurrez zehazturiko jarraibideen arabera.

      Proba hori egiteko, bi baldintza bete behar dira: azkartasuna eta garbitasuna. Entseguak ezin du iraun 8 ordu baino gehiago. Epe hori pasa ondoren, tunela ireki egin behar da, zirkulazioa gehiegi ez eragozteko. Proba horrek, bestalde, tunela erabat garbi utzi behar du. Tuneleko instalazioak eta egitura ez dira inolaz ere zikindu behar.

      (....)


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno