Mendeetan, ama lurrak eskaintzen dizkion ondasunak ustiatu eta bere beharretara egokitu ditu gizakiak. Azken urteotan, ordea, natur baliabideen eskasiaz eta balioaz ohartu da, eta gizakiaren eta ama lurraren arteko harremana beharrezko bilakatu da.
Harreman hori hobetzeko, ezinbestekoa da ingurumena hobeto ezagutzea. Baina badira ondo ezagutzen ez diren inguruak, eta Arditurri gune horietako bat da. Arditurriko meatzegunea erromatarren garairako ustiatzen zen zilarra lortzeko, eta, historian zehar, hainbat meazulo egin ziren Oiartzun ibaiari jarraikiz.
Arditurri, gaur egun, Aiako Harrien parke naturalaren barruan dago. Orain ez dira hango meak ustiatzen, baina, hala ere, lurraren azalean metal astunak daude. Mendeetako ustiapenaren ondorioz sorturiko hondakinak metal astunetan oso aberatsak dira, eta sare trofikoan sartzeko eta barreiatzeko arriskua dago, izaki bizidunen osasunaren kalterako. Parke naturala izanda harrigarria badirudi ere, poluitutako guneak daude Arditurrin.
Meatzegunearen problematika Meatzeguneko magaletan pilatuta daude metal astunak, hala nola, beruna, zinka, kadmioa, kobrea, manganesoa, kromoa eta nikela. Euskal Herrian ohikoa den bezala, haranak oso estuak dira, eta, ondorioz, metalak pilatuta dauden hondakindegiak ezegonkorrak dira, eta higatzeko arrisku oso handia dute. Horretaz gain, kontuan hartu behar da oso gune euritsua dela. Ondorioz, euri-urak metal astunak iragazten ditu eta, maldan behera, Otsamantegi eta Arditurri errekastoetara iristen dira; eta, hiru kilometro beherago, Oiartzun ibaira isurtzen dira.
(....)
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados