Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Martin Olazar: errauskailuak ondo erabiltzeko gakoa zaborrak ondo banatzea da

  • Autores: Nagore Rementeria Argote
  • Localización: Elhuyar: zientzia eta teknika, ISSN 0213-3687, Nº. 197, 2004, págs. 13-16
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Orain arte zaborra zabortegietan pilatu izan da. Material batzuk birziklatu egiten dira, hala nola, beira eta papera, baina gainerakoekin ez dakigu zer egin. Zabortegi askok gainezka egin dute, edo urte gutxiren buruan egongo dira beteta. Gainera, Europan pixkanaka-pixkanaka legea gero eta murriztaileagoa da, eta laster inolaz ere tratatzerik ez dagoen zaborra bakarrik eraman ahal izango da zabortegira.

      Hori dela eta, hurrengo pausoa errekuntza da, ezinbestean. Oraingoz, ez dago metodo egokiagorik. Hori bai, gauzak ondo egiten badira, eta segurtasun-neurri zorrotzak hartzen badira. Egia esan, ia aukera bakarra da maila handian; izan ere, ez daukagu zabor kantitate handiak tratatzeko beste aukerarik.

      Oraingoz, atzeratu samar gabiltza. Europa iparraldera joaten bagara, kontzientzia handiagoa da han. Egurraren inguruko industriak indar handia dauka, eta zerrautsa eta gainerako hondakinak tratatzeko errauskailuak dauzkate. Bada, hirietako hondakinak erretzeko ere moldatu zituzten instalazio horiek garai batean. Alemanian, esaterako, laster jarriko dituzte abian beste metodo batzuk. Urteak daramatzate errauskailuak erabiltzen eta zaborren tratamenduan oso aurreratuta daude.

      Horretaz gain, oso sailkapen zorrotza egiten dute. Materia organikoarekin, esate baterako, konposta egiten dute etxean; pilak eta halakoak zer esanik ez. Haien ereduari jarraitu beharko genioke: ahal dena berriro erabili beharko litzateke, birziklatu beharrean. Eta berrerabil edo birzikla ezin daitekeena joango litzateke errauskailura, baina ondo sailkatu ondoren. Edozein substantziaren errekuntza nola egin pentsatuta dago, baina funtsa zaborra ondo banatzean edo sailkatzean datza; azken finean, zenbat eta homogeneoagoa izan erretzen den materiala, orduan eta errazagoa da prozesua.

      Jendea dioxinek kezkatzen dute gehien. Dioxinak sortzeko zer arrisku dago errauskailuetan? Errauskalua non eraiki erabaki zaila izaten da, inork ez baitu auzoan nahi. (Argazkia: AEBetako Energia departamendua).

      Dioxinak bi lekutan sor daitezke: errekuntza-ganberan zein hozteko garbiketa-prozesuan. Metalek konposatu kloratuak katalizatzen dituzte, eta dioxinak eta furanoak sortzen dira. Hori bereziki 300 eta 400 ºC bitartean gertatzen da. Errausketa tenperatura altuan egiten da, 800-1.100 ºC-ren bueltan. Baina ganberako elikadura homogeneoa ez bada, tenperatura baxuagoko guneak geratzen dira, eta haietan sortzen dira dioxinak.

      Errekuntzan sortutako gasa hozterakoan ere ahalik eta azkarren pasa behar izaten da dioxinak sortzen diren tenperatura-tartetik. Eta, hala ere dioxinak sortuko balira, ikatz aktibatuzko ohantze bat dago horiek jasotzeko.

      Dena dela, dioxinak ez dira sortzen diren gai arriskutsu bakarrak. Halabeharrez, dioxinarik ez sortzeko tenperatura altuak erabiltzen dira, baina nitrogeno-oxidoak sortzen dira orduan. Alemanian amoniakoarekin tratatzen dituzte oxido horiek, eta zutabe-diseinu bereziak garatu dituzte datu enpirikoetan oinarrituta; izan ere, ez dakite nola eragiten duen gasa tratatzen den zutabearen egiturak nitrogeno-oxidoak ezabatzeko garaian.

      Pentsatzekoa da tximinietatik ez dela gas kaltegarririk irtengo...

      Hala izango da, neurri zorrotzak hartzen badira. Alemaniako adibideari jarraitzen bazaio, esate baterako, oso arau zorrotzak ezarriko dira. Han kontrola ez da errauskailuan bertan bakarrik egiten, kanpotik ere kontrolatzen da. Hala, ezarritako emisio-mugen oso azpitik ibiltzen dira.

      (....)


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno