Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


COVID-19a eta Gizartea: Erredakzioan ikusi eta ikasitakoak: COVID-19aren lezioak

    1. [1] BERRIA
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 6, Nº. Extra 1 (Ale berezia), 2022 (Ejemplar dedicado a: 31. Osasun biltzarra: COVID-19a...eta gero ZER?), págs. 41-43
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • 1. Informazioa ematea: oinarrizko funtzioa Izurriaren hasieran, galduta geunden, hipotesi urrunenetan, oso urruna zen hipotesi bat etorri zen lehen lerrora: birus bat, ordura arte ezagutzen ez zena, eta ezaugarri zituena larritasuna eta kutsagarritasuna. Txinatik berehala heldu zen, eta planeta honetan distantziak egun zein txikiak diren berehala ulertzeko era izan zen: zein lotuta dagoen dena. Lerrook idazteko orduan, Ukrainako gerrarekin antzeko zerbaiten sentipena zabaldu da. Zalantzaz betetako egunak izan ziren, eta erredakzioan oroitu genuen gure lanaren garrantzia. Informatzea da gure jardunaren ardatzetako bat, informazio ona ematea, eta osasun krisi batean aparteko zentzua du egiteko horrek. Hor hasi ginen sare bat ehuntzen: jakiteko, eta ulertzeko. Nora jo? Zientzialariengana jo genuen aurren aurrena.EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia irakasle Miren Basarasi egindako lehen elkarrizketa ondo gogoan dugu: oinarri-oinarrizko galderak ziren denak, ezjakintasun erabatekotik egindakoak. Lehena izan zen, atzetik beste asko etorri ziren.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno