Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun gizarte langile baten ikuspegitik

    1. [1] Doneztebeko Osasun Etxea
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 6, Nº. Extra 1 (Ale berezia), 2022 (Ejemplar dedicado a: 31. Osasun biltzarra: COVID-19a...eta gero ZER?), págs. 12-13
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • 1. Sarrera.

      COVID-19ak eragindako osasun krisia, ekonomikoa eta soziala ere bada, eta ez die pertsona guztiei modu berean eragin.COVID-19aren aurrean ahulezi epidemiologiko handiagoa eragiten duten determinatzaile sozialak daude. Kontuan hartzen badugu pertsonen babes gisa infekzioarekiko esposizio txikiagoa edukitzea eta isolamendu neurriak betetzea, hurrengo determinatzaile hauek azpimarratuko nituzke:

      - Enplegu eta lana ahultasun baldintzatzaile gisa: Arrisku gehiago dute funtsezko lanak egiten dituztenek, erregulatu gabeek (ezkutuko ekonomia, prostituzioa) edota lan baldintza kaxkarretan daudenek, baita enplegua galtzeko arriskua dutenek ere.

      - Etxebizitza baldintzek, pilaketak, etxebizitza kolektiboek (egoitzak, aterpeak), etxerik gabeko pertsonek, zailtasun gehiago dituzte isolamendua gauzatzeko eta birusaren esposizio handiagoari aurre egin behar diote.

      - Egoera ekonomiko kaxkarrak pilaketa bultzatzen du, hala nola pobrezia energetikoa,zerbitzuak jasotzeko aukera gutxiago edukitzeko (digitala barne), etxegabetzeko arrisku handiagoa, eta oinarrizko premien estaldura txikiagoa.

      - Sare sozialak eta familia egokia edukitzea babeslea da birus esposizioaren aurrean eta isolamendua behar bezala bete ahal izateko. Konfinamendu egoera bereziki gogorra izan da bakarrik bizi direnentzat, familiatik urrun dauden migratzaileentzat, eta gatazka batean bizi diren familientzat. Azken hauetan, genero indarkeria pairatzen duten emakumeen egoera nabarmenduko nuke. Batez ere erasotzailearekin arrisku egoeran bizi behar izan direnak eta laguntza zerbitzurik gabe itxiak zituztelako.

      - Informazio gutxiago eskura zitekeen. Bitarteko informatikoek garrantzia hartu dute eta agerian utzi du dagoen arrakala digitala, adinekoengan, umeengan, behartsuengan, beste hizkuntza bat hitz egiten dutenengan eta etxerik gabeko pertsonengan.

      - Ingurunea. Landa eremuaren eta hiriaren inguruko bizipena nabarmenki desberdina izan da.Konfinamenduan landa eremuan kalitate handiagoko baldintzetan oro har. Landa eremuko laguntza sare komunitarioak, hurbilekoak, aipamen berezia merezi du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno