Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Merioaren ibilbidea

  • Autores: Jon Irazabal Agirre
  • Localización: Astola: ikerketa eta historia, ISSN 1888-234X, Nº. 4, 2010, págs. 148-157
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Merioaren ibilbidea Goiurian (Iurreta) hasten da. Gero, Garaitik, Abadiñotik eta Sanagustinetxebarriatik igaro ondoren, Elorrion amaitzen da. Durangaldeak antzina izandako antolaketa politikoa eta soziala erakustea da ibilbide honen helburua. Horretarako, tokian tokiko elementuak erakutsiko ditugu, betiere iraganeko une horiekin lotutakoak.

      Durangaldeko merindadea honako elizateek osatu dute: Abadiñok, Iurretak, Garaik, Berrizek, Zaldibarrek, Mallabiak, Mañariak, Izurtzak, Apatamonasteriok, Axpek eta Arrazolak (azkenean aipatutako hirurek Atxondo udalerria eratu zuten 1962an). Sanagustinetxebarriako elizatea ere merindadearen barruan zegoen (1630ean Elorrioko hiribilduaren barruan sartu zen).

      Geografiaren ikuspuntutik leku berdintsuan egon arren, hiribildu batzuk (Durango, Otxandio, Ermua eta Elorrio) ez ziren sartu merindadeko erakunde nagusietan. Hiribildu horietako erakundeek ez zeukaten elizateen antolaketarik, desberdina baino.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno