Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Arrazolako eta Axpeko meategiak

  • Autores: Garbiñe Aja Santisteban
  • Localización: Astola: ikerketa eta historia, ISSN 1888-234X, Nº. 4, 2010, págs. 28-37
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Txistu-hotsa, tutada bat entzutea nahikoa izaten zen meategiko trena hara eta hona zebilela jakiteko. Trena arnasestuka ibiltzen zen. Trenbidearen aldamenetan zelaiak eta abereak ugari. Makina burrunbatsu hura Atxondo ibarreko azkenengo txokotik abiatzen zen, meatzarien auzotik. Bazter hartan hango eta hemengo jendea bizi zen estu antzean. Babelen antzeko topalekua zen, baina askoz xumeagoa jakina. Han, hainbat arlotako langileak elkartzen ziren: harri-zulatzaileak, pikatzaileak, zamaketariak, dinamitariak, gurdizainak, treneko langileak, eta abar. Antzezlekua ere berezia zen: barrakoiak, hondakindegiak, plano makurtuak, trenbideak, kaltzinazio-labeak, kea, hautsa... Orduko paisaiaren lorratza ez duzue erraz aurkituko, neurri handi batean urteek ezabatu dutelako eta sasiak jan duelako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno